XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kolektibo mediko-sozialak prest daude ero eta erotasunekiko jarrerak aldatzeko, eta zainketa-politika eragilerako beharrezko diren baliabideak ezartzeko?.

- Eroak, baimena emateko gai ez izanik, desiratzen al dute beraiez arta izatea?.

- Zainketaren beharra frogatutzat emanez gero, zer-nolakoa izan behar du? hiltzekoei laguntza edo ta beraien suspertzerainokoa izango da?.

Hauexek dira besteak beste artikulu honetan garatzen diren ideiak.

Arta, ardura izan behar da eroez? Begibistan, gisagabekeria hutsa gerta daiteke galdera hau zeren jakina baita osasuna XX. mendeko gizakiaren lorpen baliotsua izan dela oso; higuingarri ere gerta dakiguke bestalde, bere formulapenak dakarren bukaerazko soluziobide-usaina dela medio.

Ezin baztertu dugun arazoa dugu hau ordea, ez baita ergelkeria, lazgarria baizik.

Adinekoaren eskubideek azalerazten duten problematikari emandako erantzuna garrantzi handikoa azalduko zaigu, ez ekonomikoki ekar ditzakeen ondorioen arabera, baizik eta bere adiera etikoari begira.

Osasunari dagokiolarik, bizitzaren azken hilabeteak gogaikarrienak gertatzen dira.

Bainan ezin dezakegu pentsatu horregatik, ez une batez ere, bizitzaren bukaeraldia laburtu behar dela ekonomiak egiteko.

Zoritxarrez, dignitatean hiltzeko eskubidea aitzakiaz edota ankerkeria terapeutikoaren errefusatzea dela eta, adinekoek behar duten artari uko egiten diote batzuek, inoiz gainditu beharko ez liratekeen mugak zeharkatuz.

Horrelako jarrerek funtsezkoena izkutatzen dute, bizitzeko eskubidea, hain zuzen ere.

Eskubide hau beteko ote den kezkak badu bere zentzua.

Izan ere, adinekoen eskubideak arriskuan daude, zeren agure gaixotuak eta are gehiago zaharminduak garestiak gertatzen baitzaizkio gizarteari.

Egia da, medikuntzak, nahiz eta laguntza behar duten adinekoen kopurua gehituz joan, arrakasta duela erotasuna tratatzen, baina gaixotasun hau pairatzen dutenen kostu, hau da, zertarako arta izan eroez, zertarako zaindu? galdera hauek funtsean planteiatzen dituen mentalitateaz egina.

Bidezkoagoa iruditzen zaigun kontrakoa planteia daiteke alegia: Zergatik ez arta izan eroez? Garbi dago, honen gainean lehen mailako aukera ideologikoa dagoela, bai gizarte mailan, bai gizabanakoarengan.

Aukera egiterakoan gizakiaren eskubideak betetzen diren hartu behar da kontutan gure ustez, adinari begiratu gabe.

Orain bada, eguneroko iharduerari dagokiola adinekoak, elikatuak izan behar duten gizaki pasibotzat tratatuak gertatzen dira, ezertarako balio ez dutelarik.

Egun, erotasuna adinekoen patologien mamia dugu.

Arrazonatzeko ahalmena falta zaienez gero, giza-karikaturen itxura dute.

Hau denok onartzen dugu, bainan nekez edo nekezago onar dezakegu, agian geure adinekoekiko jokabideaz eroak fabrikatzen ditugula.

Hau onarturik, aipatutako arazoa, eroen zainketarena hain zuzen, desagertu egiten da, eroak fabrikatzen uzteko prest gauden bilakatzen delarik.

Izan ere, arazoa prebentzio-kontu bihurtzen zaigu.

Ideia hau, utopikoa bada ere, hasiera batetan baino gertagarriagoa suertatzen da, azalduko ditugun aldeko argudioak aztertu eta sakondu ondoren.

- Pertsona bat erotzat hartuz gero, berarekiko komunikazioa etenik gertatzen da, arrazonatzeko ezgaia delakoan.

- Bada erotasuna, ohitura den bezala, ezin sendatuzko eta kronikoa den gaixotasunatzat hartu eta tratatzen badugu berehala eta zuzen-zuzenean halako bihurtzen dugu eta sendagaitza den heinean, ez dago inolako arta izan beharrik.

Ez dagoela erotasunik esatea den gehiegikerian erori gabe, esan dezakegu bera definitzerakoan gure egitura teoriko eta hastapen ideologikoen eraginpean mugitzen garela.